Zesta Puntaren Lagunak

ZESTA PUNTAREN LAGUNAK

 

Markina-Xemeingo "Zesta Puntaren Lagunak" zesta punta taldea, kirol honen ondarearen goraipamenean eta materialaren berreskuraketa eta hobekuntza lanetan hari da.

Plataforma honen helburu nagusia; argazkiak, programak, kartelak edo kontserbatzeko beste dokumentu interesgarri batzuk globalki aurkeztea da. Horretaz gain, euskal kirol honen hausnarketa eta ikaskuntzaren zabalkuntza sustatu nahi du.

 

 

 

MARKINA-XEMEIN

 

Markina-Xemein, Bizkaiko herria, Lea-Artibai eskualdean kokatzen da. Alde zaharraren jatorri historikoa Erdi Arokoa da eta aztarna arkeologiko ugari ditu, besteak beste: Kobau eta Axpeko koba edo Kalamua eta Urko trikuharriak.  

Mendiz eta ibaiez inguraturik dago eta Done Jakue bideak ere herria zeharkatzen du. Horretaz gain, Markina-Xemein Jai-Alai-arekiko duen harreman bereziagatik nabarmentzen da.

 

   

 

EKITALDIAK

 

Zesta Puntaren Lagunak taldeak, aldian-aldian antolatzen dituen ekintzak ezagutaraztea nahi du eta aldi berean, Jai-Alai-aren ondareak artxibatzea.

 

 

 

PELOTARIAK

 

Artxibo honek mundu osoan jokatu duten 2.000 pilotari baino gehiagoren informazioa dauka. 

 

ATAIN

 

 

FRONTOIAK

 

Markina-Xemeingo frontoia PELOTAREN UNIBERTSITATEA izenarekin da ezaguna, mundu osoan jokatu duten pelotarien eskola izan baita.

Bertan, 170 frontoi baino gehiagoren ondareak daude.

 

 

 

ELKARRIZKETAK

 

Zesta Puntaren Lagunak taldeak duen helburuetako bat, zesta puntari buruzko ondareak babestu eta gehitzea da. Horretarako pilotariei (ohiei eta gaur egungoei) elkarrizketak egiten ari dira.

 

YouTube:
YouTube:
YouTube:
YouTube: