Emakumeak zesta-puntan

EMAKUMEAK ZESTA PUNTAN

Ekainak 16an emakumeen ekitaldi bat ospatuko da, eta historian zehar eduki duten rola zesta-puntan aztertuko da.

Batez ere zein den emakumeen etorkizuna kirol honetan ikusiko da, tradizioz gizonezkoen kirol izan bait da.

 

Urte askotan itzaletan egonagatik, emakume puntistak egon izan dira historian zehar. Areago, Jai Alaiaren urterik gorenetan, profesional izateko deia jaso zuen bakarren bat edo beste izateraino. Adibide gisa, 1878. urtean Eibarren jaiotako Maria Unzueta Etxebarria ekarri daiteke gogora. 15 urte zituelarik, gizonezko profesionalekin entseiatzen zuen eta profesionaletara jauzi egiteko aukera izan zuen arren, pauso hori ematea galarazi zion aitak.

2016an sortutako Xistera proiektuari esker, afizionatu mailako emakume zestalarien hazkundea nabaria izan da, bai ikusgarritasunari dagokionean, baita kopuru aldetik ere; emakume puntista gutxi batzuk izateagatik, zesta puntako klub gehienetan ordezkariak egotera igaro arte. Horiek horrela, 60 neska zestalari inguru daude gaur egun.

 

Herriz herri topaketa desberdinak egiteaz gain, historian lehen aldiz, nesken zirkuitu amateur ofiziala abiatu du Xisterak 2018an. Aurrera begira, beraz, badu etorkizunik emakumeen zesta-puntak eta garai batean lortu ez zen profesionaletarako jauziaren ametsak hortxe jarraitzen du.

 

 

Poster

 

 

Agenda

Ekainak 16

11:30  “Las Pelotaris” dokumentala

12:00 Mahai- ingurua neska pilotariekin: kataluinarrak, frantziarrak, euskaldunak, etb

 

Ekainak 21

Argazkien erakusketa

17:00 pelota partidua

Partiden artean DANTZASKE-ren emanaldia

Tipo: 
Eventos